4/07/09

Manu Chao & Radio Bemba Heletan – EH Zuzenean

Manu Chaoren eztandarekin jaso zuen

Euskal Herria Zuzenean jaia Heletak

Duela 14 urte sortu zenetik, Euskal Herria Zuzenean festibalak izandako gau arrakastatsuena bizi izan zen pasa den ostiral gauean. 12.000 lagun baino gehiago bildu ziren Heletan Manu Chao eta Fermin Muguruzak jaia leherrarazi zuten gau historikoan.

Manu Chaoren emanaldiak pizturiko sukarra nabaria zen. Aldez aurretik salduriko sarrera kopuruak jendetza iragartzen zuen jaialdia Heletan ospatzen zen lehen aldian. Heletara milaka musikazale hurbiltzen ari ziren une berean abiatu zen jaialdia Gazte Eszena gunean. Bertan izan ziren egungo iparraldeko musika gaztearen adierazletariko batzuk. Zezenaren taldea, Moskorri, edota Hurmurau bezalako taldeen bidez, bertako eszenaren berri izan genuen; argi geratu zen metal musikak toki nabarmena duela iparraldean. The Bellrays talde amerikarrak ireki zituen Eszenatoki Nagusiko emanaldiak. Lisa Kekaulak gidatzen duen banda askotan izan dugu zuzenean Euskal Herriko agertoki

p004_f02_290x160.jpg

ezberdinetan. Gogoangarriak esaterako azken bi urteetan Bilboko Kafe Antzokian eskainitako emanaldi sutsu eta beroak. Beltzez jantzita azaldu zen taldeko abeslaria, «afro» orrazkera eta takoi altuekin, beti bezain hiztun eta komunikatzaile. Ondoan, The Bellrays osatzen duten musikariak, honakoan, talde era ezberdin batekin. Lisaren ahotsak liluratu egiten du abesteko unean duen «soul arima» rock azkarrarekin uztartzean, eta bi gauza horien baturak tona handiko talde baten aurrean kokatzen gaitu. Egun argiz aritu zirenak ere, Eszena Ttipia irekiz, Borrokan taldekoak izan ziren. Pasa den urtean azken orduan afixatik erori eta gero, Berako taldeak arantza atera zuen ostiral arratsean. Musika proposamen ausartegia akaso arrats parterako. Hori bai, oholtza aurrean ziren ikusleak biziki gozatu zuten. Bi agertokietako emanaldiak etengabean tartekatu ziren gau osoan zehar.

Manu Chaoren ordua

Eszenatoki Nagusian berriz dena prest zen gaueko izarraz gozatzeko. Manu Chao eta bere bandak Heletara milaka lagun erakarri zituen, eta emanaldia hasterako, ez zen leku libre bakar bat agertoki aurrean. Radio Bembako musikariak lagun, «La Radiolina» estudioko azken diskoa aurkeztu zuten Tombolatour izeneko mundu mailako biraren barnean. Manu Chaoren emanaldiak hiru ordu ere irauten dezaketen arren, ordu eta erdira mugatu zen ostiraleko kantu zerrenda. Lehenengo akordetik ikuslegoak osoki erantzun zuen Radio Bembaren musika eskaintzari. Emanaldi guztian zehar nabaritu zen musikari eta ikuslegoaren arteko kimika. Inolako zalantzarik gabe, zuzenerako prestaturiko taldea da Manurena. Azken urte hauetan guztietan talde era berbera mantendu izanak, ederki olioztaturiko makina perfektu bilakatzen du Radio Bemba. Kontzertuetan kantu lasaiak eta erritmo biziak tartekatzen dituzte ekaitza eta barealdiaren arteko musika talka islatuz. Zuzenekoan kantuak molde berri bat hartzen dute; bertan, aldaketa txiki baina esanguratsuek kantua beste errealitate batera daramate. Ez ziren falta izan «Clandestino», «Desaparecido», «Welcome to Tijuana» edo azken diskoko «Rainin in Paradize» eta «La vida Tombola» kantu esanguratsuak. Gaueko unerik indartsuena, ordea, Fermin Muguruza taularatu zenean bizi izan zen. Manu eta Ferminen arteko uztartzea handia da zinez. Urteetako laguntasuna eta hamaika abentura ezberdinetan jorraturiko loturak ezinbestekoa egiten zuen Irungo musikariaren parte hartzea ostiraleko kontzertuan.

«Dub Manifest» izan zen jo zuten lehen abestia ikusleen oihu eta algaren artean: onena iristear zen, ordea. «Sarri, Sarri» kantaren lehen akordeak entzun eta berehala, Heletako pentzean bildutako 12.000 lagunak dantza batean sutu ziren, etengabean abestuz Kortatu garaiko kanta esanguratsua. Duela bost urteko «Jai Alai Katumbi Express» biran, kantu honen harira Estatu espainolean jazarpena eta zentsura bizi izan zuten bi musikariek; ondorioz, zenbait emanaldi bertan behera ere geratu ziren. Heletan, ordea, ez zen arazorik izan.

Bi kantuak abestu eta gero, besarkada bero batean lotu ziren Manu eta Fermin, eta txaloen artean utzi zuen agertokia Muguruzak. Manu Chao amaitu bezain pronto, Willis Drummond taldearen lehen akordeak entzun ziren Eszena Ttipian. Hasera batean, taula handian aritu behar baziren ere, azken orduko aldaketak, oholtza txikira bideratu zuen taldearen emanaldia. Horixe da taldearen eremu naturala, bertan aritzen dira hobekien. Ordu beteko saio indartsua eskaini zuten ohikoa duten moduan. Apenas isilunerik gabe, kantuak bata bestearen atzetik jo zituzten. Eszena Nagusiko azken saioaren ordua iritsi zen gaueko ordu biak zirenean.

Gitarra soinean zuela taulatu zen Emir Kusturica, The No Smoking Orchrestra osatzen duten beste zazpi musikariekin batera. Ez zen batere erreza Manu Chao eta gero agertokia hartzea. Chao eta bere kideek listoia oso altu jarri zuten eta barneko guzia ematera behartu zituzten. Umoretsu eta alaiki ekin zioten emanaldiari, tartean mozorroturiko zenbait musikarik kolorea ematen ziotelarik melodia bakoitzari. Talde handia da Kusturikarena: ijito kutsuko musika tradizionala elementu berritzaileagoekin eta rockarekin nahastean sortzen den musika erak magiko bilakatzen du euren proposamena. Manu Chao ikustera joandako asko, Emir Kusturikaren musika saiorekin maitemindu ziren; izan ere, akordeoia, biolina edota tronboia bezalako musika tresnak erabiliz luxuzko itxiera eman zioten gauari.

Gaur emango zaio amaiera festibalari, egun argiz ospatuko den festa handian. Sean Kuti, The Congos, Sebastien Schuller, The Sparteens edota Fiachras ariko dira gune ezberdinetan musika eskainiz.

Manu Chao est ce soir au Pays Basque


Dimanche, Manu Chao et RBSS clôturaient Solidays. Après une halte toulousaine, ils seront ce soir à Hélette. (photo afp)Dimanche, Manu Chao et RBSS clôturaient Solidays. Après une halte toulousaine, ils seront ce soir à Hélette. (photo afp)

On les espère au Brésil, ils sont au Tatarstan. À Kazan (!), « parce que c’était un concert gratuit, ce qui nous a permis de toucher un vrai public populaire ». On les implore au Chili, Manu Chao décide au débotté de deux concerts chez son pote du Bikini, à Toulouse : complets en quelques heures. Ils clôturent Solidays devant 60 000 personnes et débarquent une semaine plus tard dans la campagne d’Hélette avec la même envie et la même énergie. Manu Chao, fils de Felisa, basque de Bilbao, et les doux furieux de Radio Bemba reviennent ce soir en Pays Basque.

« Sud Ouest ». C’est quoi ton Pays Basque ?

Manu Chao. C’est celui de ma mère Felisa. Felisa Ortega. De Bilbao et du quartier Artaxanda, d’où elle est partie très jeune, vers 5 ans, à cause de la guerre… C’est aussi une histoire que j’ai racontée une fois à Eduardo Galeano : il la retrace dans un chapitre de son dernier livre (1). La dernière fois que j’ai joué à Bilbao, ma mère est venue. Elle assistait aux balances dans l’après-midi. Elle m’a dit : « Je vais voir à Artaxanda si je retrouve la maison. » Elle a cru la reconnaître, mais c’en était une autre. Sa maison avait été détruite. Une vieille dame lui est apparue. Elle l’a reconnue. Elles se sont reconnues. « J’ai quelque chose pour toi. » Et elle lui a donné la vaisselle de son enfance, blanche et bleue, ramassée dans les décombres et conservée pendant presque 60 ans. « Au cas où… »

Tu y as des souvenirs ?

Je n’y ai jamais vécu mais j’ai toujours aimé ce pays. Je suis venu souvent en tant que musicien, avec la Mano, avec Radio Bemba. Parce qu’au-delà de mes racines familiales, j’aime tout des gens d’ici. J’aime tout de cette cordillère nord, de Pampelune au Cap Finisterre… Les Asturies, la Cantabrie et la Galice de mon père. Cette montagne et cette mer ont une force incroyable.

Manu Chao à Hélette, 700 habitants, c’est…

… comme ça… Fermin nous a appelés pour nous dire qu’il y avait Hélette. On avait cette journée de libre. Ça faisait longtemps que je voulais faire ce festival. Et voilà… Je suis heureux à l’idée de retrouver les gens que j’ai croisés aux Fêtes de Bayonne, avec qui on a vraiment fraternisé, dont je me sens très proche… Il y a ici une vraie solidarité qui me touche.

Fermin Muguruza ?

Oui. C’est l’ami, comme un roc depuis des années. Un autre souvenir me revient. Il y a ma mère, il y a Fermin. Quand mon grand-père est mort – il est mort à Paris, il n’avait jamais voulu revenir en Espagne, on a ramené ses cendres et celles de ma grand-mère là-bas, à Gorbeia… C’est Fermin et toute la bande qui nous avaient reçus.

Musicalement, que retiens-tu du Pays Basque ?

Les chansons traditionnelles que me chantait mon grand-père. Il y a aussi la Polla Records. Incontournable. Intouchable. Je suis un fan inconditionnel. Et j’ai un immense respect pour eux… D’ailleurs, quand on fait un très, très bon concert, on se regarde avec Chuco (son ingénieur son , NDLR)) et on se dit, « c’est presque, presque, presque, presque comme la Polla ! » (rires)

Vous pourriez partager une scène ?

Il faut s’en remettre au hasard. Ça se fera un jour…

Ce Tombola Tour n’en finit pas de faire des heureux, notamment en France, avec de nouvelles dates en septembre (2)… Et après ?

C’est vrai que l’on est sur un set efficace. Et que l’on sent que le public est à fond avec nous. C’est immédiat. Du côté des dates, on a encore demain à Mataro, puis septembre. Mais pour le reste, franchement, je ne sais pas…

Et ce fameux DVD des concerts aux arènes de Bayonne, en juillet 2008 ? Tout le monde l’attend !

Il n’est pas encore tout à fait fini. Mais c’est pour bientôt. Je n’ose plus dire exactement pour quand… Allez… (rires)… Aux alentours du 15 septembre !

(1) « Bocas del tiempo », aux éditions del Chanchito, 2004. (2) Les infos sur www.manuchao.net