8/03/10

xx. kilometroak 2010






hONA BOSTEKOA

Hatz potoloa saltoka doa

Pasaia-Lezon baitu egun pasa oparoa


eskura du euskara.

Hatz erakusle

milaka puzzle

badiaren bost puntak non batzen diren ikusle

eta eskura du euskara.

Hatz bihotza da

denen taupada

kresalarekin haizean hedatzen den algara

eskura du euskara.

Hatz alferrena

lotan zaudena

zoaz anai-arrebekin bidean barrena

eta eskura du euskara.

HONA BOSTEKOA, ONA!

EUSKARA BABESTEKO

ETA EUSKARAZ JOLASTEKO

HONA BOSTEKOA, ONA!

EUSKARA BABESTEKO

ETA EUSKARAZ SOLASTEKO

Hatz ttipiari

begira adi

ikastolarekin batera egingo da handi!

eta eskura du euskara.

HONA BOSTEKOA, ONA!

EUSKARA BABESTEKO

ETA EUSKARAZ JOLASTEKO

HONA BOSTEKOA, ONA!

EUSKARA BABESTEKO

ETA EUSKARAZ SOLASTEKO